XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

DON MANUEL Donostiako apezpikuak, denen aintzinean, barkamena eskatu dauzu Elizaren izenean, ez zuelakotz Elizak behar den bezelako jokabidea izan zurekin eta bertze apez batzuekin duela orai berrogoi eta hamar bat urte gerla denboran.

Egia da botere publikoaren menpean larri zela Eliza orduan eta Frankismoak desterratu zituela apez euskaldun asko, zu heien artean, eta, gehiago dena, hil hemezortzi apez, heietarik bat Don Martin zure anaia.

Eta ixilik egon zen.

Zuzengabekeria eta gogorkeriaren aintzinean mutu dagolarik Eliza bekatuan sartzen eta bizi da.

Gehexan PONTTO.